News-ak Enpresagintza

Atzealdea

Titulo New Alumni EU

2021·12·23

1 zk.

Boletina Alumni - Abendua 2021
Kaixo!

Enpresagintza Fakultatetik bidaltzen dizugun Alumni elkarteko news-aren lehenengo alea duzu hau. Zure gustukoa izango dela espero dugu. Aurrerantzean hemen izango dituzu eskura aktualitatea, ekintzak, jardunaldiak eta elkartearen gaineko informazioa. 
 
 
Berriak
Mondragon Unibertsitateak ekintzailetza eta berrikuntza laborategi bat jarriko du martxan Malagan

Zehazki, Berrikuntza Ekintzailetza Fabrika izena duen proiektua sustatzeko oinarria jarri da sartu hemen albiste osoa ikusteko. Datorren ikasturtetik aurrera LEINN Gradua laborategi horretan garatzea da asmoa.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak kanpo merkataritzarako eta nazioartekotzeko BEINT programaren formakuntzan parte hartu du.
BEINT beka-programaren onuradun diren 125 gazteek kalitatezko formakuntza jaso ahal izan dute, nazioarteko merkataritzaren, euskal sare ekonomikoaren eta haien erakunde eta enpresen errealitatea eta arauak hobeto ezagutzen laguntzeko, bai eta enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko erosketak eta salmentak kudeatzeko beharrezko trebetasunak lortzeko ere.
Seulen egindako XXXIII. Mundu mailako Kongresu kooperatiboan parte hartu dugu

200 erakunde baino gehiago ordezkatuta eta 60 nazionalitate desberdinetako 450 parte-hartzaile, euskal eta espainiar kooperatibismoaren presentziarerkin MONDRAGON Taldea buru izan delarik albiste osoa ikusteko sartu. Mondragon Team Academy-k gidatutako akordio estrategikoak garatu dira bertan.
Gure ikertzaileen eta adituen ahotsa.
Playlist bat jartzen dizugu eskura  playlist osoa ikusteko sartu hemen une honetan, gure fakultateko espezializaio-gaiei buruzko 28 bideorekin eta beti ere haunditzen joango den playlist-a.
Ikasten jarraitu behar duzu?

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik profesionalei zuzendutako espezializaio programekin laguntzen dizugu. Programa guztiak 2022ko urtarrila-otsailetik aurrera hasiko dira.

Marketinaren eta salmenten arloan:
Marketin Digitaleko espezializazio diploma - Donostia
Marketin Digitaleko espezializazio diploma - Bilbo
Bezeroari zuzendutako digitalizazioan aditua
Marketin Data Analytics-en aditua

Lidergoan eta pertsonen kudeaketan:
Coaching master profesionala
Lidergo eta talde-lanean aditua
Pertsona, kultura eta talentua lanaren etorkizunerako aditua

Enpresen eta erakundeen zuzendaritza eta kudeaketaren arloan:
 
Alumni hitzaldi zikloa online

2022rako hitzaldi zikloa antolatu du Alumni elkarteak. Hitzaldiak online emitituko dira. Urtarrilean bidaliko dugu informazio zehatza eta izena emateko helbidea. Apuntatu zure agendan!
‘MUniversitas’ aldizkariko azken zenbakia

Kaletaratu dugu 49. MUniversitas aldizkariko zenbakia. Beste gai askoren artean, bertan jorratu ditugu unibertsitateak eskainiko dituen titulazio berriak eta Basque Culinary Center-en 10. urteurrena.
Deskargatu aldizkaria
Alumnien hitzetan

Hiru Alumnien testigantzak jaso ditugu hurrengoa bideoan: Gorka Urdin, Eider Uribarri y Mikel Zabala.
Twitter
Facebook
Website
Flickr
YouTube
LinkedIn
Instagram
 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com