News-ak Enpresagintza

Atzealdea

Titulo New Alumni EU

2022·04·12

2 zk.

Alumni Buletina- 2022 apirila
Kaixo!

Enpresagintza Fakultatetik bidaltzen dizugun Alumni elkarteko news-aren bigarrengo alea duzu hau. Zure gustukoa izango dela espero dugu. Hemen izango dituzu eskura aktualitatea, ekintzak, jardunaldiak eta elkartearen gaineko informazioa. 
 
 
Albiste Orokorrak
Fabrikak Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango du bere garapenerako

Adegik bultzatutako enpresak eraldatzeko errendimendu altuko zentroak, Fabrikak, Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango du Sartu hemen notizia osoa ikusteko. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 17 urte daramatza lidergoan, kultura parte-hartzailean eta pertsonen eta taldeen coaching-ean programak garatzen.
Kooperatiba Plataformak

Online ikastaro honek talde-ekintzailetza, kooperatiba-plataforma digital berrien garapena eta maila globaleko komunitate baten sorrera sustatzen ditu sartu hemen notizia osoa ikusteko. Orain arte, 60 herrialde baino gehiagotako 1.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Mondragon Unibertsitateak eta The New School New Yorkeko unibertsitate ospetsuak emandako plataforma digital kooperatiboen inguruko ekintzailetza prestakuntzan.
 
 
Wellbeing-a Mondragon Team Academy-n

Wellbeing-a Mondragon Team Academy-ko Falkon (esparru pedagogikoa) ereduan sartzea duela 4 urte hasitako talde eta komunitate prozesu bat izan da sartu hemen notizia ikusteko. Artikulu interegarria Sayuri Alvarado, Mondragon Team Academy-ko Bidasoako laborategiko Team Coach-ari egina.
 
Gure ikertzaileen eta adituen ahotsa.
Playlist bat jartzen dizugu eskura gure fakultateko espezializazio-gaiei buruzko bideorekin eta beti ere haunditzen joando den playlist-a.
 
 

Alumni hitzaldiak ikusgai

Pasa den otsailaren 7an, 24an eta martxoaren 3an, egin genuen Alumni Hitzaldi Zikloko lehenengo edizioa. Aretxabaletako campusetik zuzenean emititutako ekitaldietan landu genituen datuen analisia eta enpresa, komunikazioa eta ahoskotasuna, eta soluzio teknologikoak. Dagoeneko, sarean jarri ditugu hiru hitzaldiak:

 

‘MUniversitas’ eta ‘Ikertzen’ aldizkariak

Kaleratu ditugu MUniversias unibertsitateko aldizkariaren azken 50. zenbakia; oraingoan gainera, Ikertzen ikerketari buruzko 15. gehigarriarekin batera dator. Hemen dituzu bi argitalpenen PDFak eskuragarri:

 

.EUS domeinuetan deskontuak
Mondragon Unibertsitatek eta PuntuEUS Fundazioak sinatutako akordioari esker, unibertsitateko Alumnni elkarteko kideek %25eko deskontua izango duzue euskal domeinua kontratatzerakoan, Gainera, aurten, domeinuaz gain, urte beterako hostinga doan eskatzeko aukera dago hainbat hornitzailerekin.

 
 
Twitter
Facebook
Website
Flickr
YouTube
LinkedIn
Instagram

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com