Alumni Buletina- Uztaila 2023 | | Kaixo! Enpresagintza Fakultatetik bidaltzen dizugun Alumni elkarteko 22-23 kurtso honetako news-aren hirugarrengo alea duzu hau. Zure gustukoa izango dela espero dugu. Hemen izango dituzu eskura aktualitatea, ekintzak, jardunaldiak eta elkartearen gaineko informazioa. | | Mende laurdena gaindituta Ederra izan da 25. urteurrena elkarrekin ospatzea. Gure sustraiekin konektatu eta etorkizunera begira jartzeko balio izan digu, bai, baina batez ere, emozioak piztu, komunitatea indartu, eta unibertsitate kooperatibo bat garela harrotasunez adierazteko. Mende laurdeneko ibilbide honetan bidelagun izan zaituztegun guztiei eskerrak emanez amaitu nahi dugu urteurren ospakizuna, eta horretarako urtean zehar egin ditugun ekintzen laburpen bideoa sortu dugu. Laburpen bideo honen bidez, amaitutzat ematen dugu Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna, eta ESKERRIK ASKO batekin agurtuko gara, letra larriz sartu ekitaldiko bideoa ikusteko. | | | Ospatu da Fintech Hack & Disrupt! Topaketa Aurreko bi edizioetan lortutako arrakastaren ondoren, Bolsas y Mercados Españoles (BME) erakundeak eta Bilbao Berrikuntza Faktoriak —BBF Fintechek— Fintech Hack&Disrupt! III. Topaketa antolatu dute Bilbon, uztailaren 12rako eta 13rako. Hala, Euskal Herriko Fintech-Insurtech ekitaldirik garrantzitsuena Espainiak Europar Batasuneko Kontseiluaren txandakako lehendakaritza eskuratu duenean egin da. Enpresak, ikasleak, ekintzaileak eta startupak bildu dituen topaketaren helburua finantza-ingurunean Bilbo berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gune gisa sustatzea izan da sartu notizia osoa irakurtzeko. | | | Mondragon Unibertsitateak Hego Korearekin harremanak sendotu ditu Horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu bertako unibertsitate eta erakundeekin. Gaur egun, Hego Korea erreferentziazko herrialdea da Mondragon Unibertsitatearen nazioartekotze-jardueretan. Ikasturte honetan, LEINN graduko 230 ekintzaile Koreara joan dira beraien Learning Journey-etan, eta myGADEko marketin digitaleko 30 ikasle Asiako herrialde honetan izan dira sartu notizia osoa irakurtzeko. | | | Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak MBA Executive Masterraren XIII. edizioari amaiera eman diote Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak oso balorazio ona egin dute programaren inguruan . 14 urtetan 239 profesional baino gehiago trebatu dituzte MBA honetako ikasgeletan. Hala, bi erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzeko apustua egin dute, aktibo dauden profesionalak prestatuz Gipuzkoako enpresa-ehuna indartzeko asmoz. Dagoeneko hasiak dira hamabosgarren edizioa plazaratzen, izena emateko epea irekita baitago sartu eta hemen aurkituko duzu informazio gehiago. | | | Lanaren Etorkizunerako Pertsona, Kultura eta Talentuari buruzko Senior Programaren EDIZIO BERRIA. Programa Donostian garatuko da, 2024ko urtarrilaren 25etik 2024ko ekainaren 27ra, formatu erdipresentzialean, hamabostero, ostegun arratsaldez sartu programaren inguruan informazio gehiago lortzeko. | | | ‘MUniversitas’ aldizkaria publikatu da MUniversitas aldizkariaren 54. alea kalean da: | | | | |