Newsak Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Eskola news 8

2025·04·15

Nº 8

Alumni Buletina - abril 2025

Kaixo!

Hemen dituzu unibertsitateko azken berriak. Zure interesekoak izatea espero dugu.
 

Albisteak

MIKROKREDENTZIALAK, BADAKIZU ZER DIREN?

Iraupen laburreko ikastaroak dira, ziurtagiri ofiziala dutenak eta gaitasun zehatzak baliozkotzen dituztenak. Unibertsitateek ematen dituzte, eta aukera ematen die profesionalei beren beharretara egokitutako prestakuntza-ibilbide malguak egiteko, lan-merkatuak asko baloratzen duena hain zuzen.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, online formatuko mikrokredentzialen aldeko apustua egiten ari gara, tutoretza edo saio sinkrono (presentzialak edo streaming) mugatuekin. Horri esker, profesionalek zuen erritmoan eta zuen erantzukizun pertsonal eta laboraletara egokitzen diren ordutegietan ikas dezakezue. Era berean, enpresei mikrokredentzialak edo prestakuntza-ibilbide bateratuak sortzeko aukera eskaintzen diegu, lanpostuetan birziklatzeko, sustatzeko edo onboarding-a egiteko. Gaur egun, zibersegurtasuneko eta proiektuen kudeaketako prestakuntza-ibilbideak ditugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: cursosingenieria@mondragon.edu

 

POWER HARDWARE IN THE LOOP-I BURUZKO IKASTARO BERRIA JARRI DUGU MARTXAN, SARE ELEKTRIKOA KONEKTATUTAKO BIHURGAILUAK PROBATZEKO

Maiatzaren 29 eta 30ean izango da, Arrasaten eta alderdi teorikoaz gain entsegu esperimentalak ere egingo dira. Informazio gehiago hemen.

 

DEMAND DRIVEN PLANNER PROFFESIONAL IKASTAROA (3 EGUNEKOA) 

 

DDP programak 13 modulu ditu, bakoitza 8 orduko 3 saiotan banatuak, Legos bidezko simulazio batekin, DDBRIX izenekoa, metodoaren oinarri nagusiak modu praktikoan ikasteko.
Galarretako campusean izango da ekainaren 17tik 19ra. Informazio gehiago hemen.

 

UDARA ONDOREN GRADU ETA MASTERREKO IKASLE BAT INKORPORATU NAHIKO ZENUKE ZURE LAN TALDERA? 

Ingeniaritzetako gradu eta masterretako ikasleak datorren ikasturteko Programa Dualean izena ematen ari dira. Ikasle hauetakoren bat zure taldean txertatzea nahiko bazenu, jarri harremanetan gurekin komunikazioa.mgep@mondragon.edu helbidearen bitartez, eta saiatuko gara zure beharretara egokitutako ikasle bat topatzen.
Maiatzean ikasleen eskaera prozedura azaltzeko webinar bat antolatuko dugu eta hor azalduko dira prozeduraren zeaztasunak. 
 

DIGITALIZAZIOAREN INGURUKO HAINBAT JARDUNALDI CISCO ENPRESAREKIN ELKARLANEAN  

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak CISCO laborategia inauguratu zuen duela hilabete batzuk, eta ordutik, profesionalei zuzendutako hainbat jardunaldi antolatzen hasi gara. Lehenengoa industria zibersegurtasunaren ingurukoa izan zen, hurrengoa ekaina aldera izango da, egon adi gure linkedinera laster jakinaraziko dugu eta gai berria!
 

GAZTEAK STEM PROFESIOETARA GERTURATZEN LAGUNDU NAHIKO ZENUKE?

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hainbat ekintza antolatzen ditu urtero gaztetxoak zientzia eta teknologiaren inguruan sentsibilizatzeko, bereziki nesken kolektiboari emakumezko erreferenteak eskainiaz. Izan ere, euskal industriak lehiakorra izaten jarraitu nahi badu talentu ugari beharko du teknologia eta zientziaren alorrean eta gaur egungo gaztetxoak etorkizuneko profesionalak izango dira.
GALAXIA proiektu berria martxan ipini da eta ekimen hauetan kolaboratu nahi duten STEM profesionalak zein enpresak bilatzen ari gara.
Informazio gehiago hemen.
 

DATUAK POWER BI TRESNAREN BITARTEZ KONSULTATZEKO WEBINARRA EGIN GENUEN

Gaia interesatzen zaizu eta ez zenuen aukerarik izan webinarrera konektatzeko? Hemen uzten dizugu Ana María Bisbek eskaini zuen saioaren grabaketa. Gogoan izan gaian sakondu nahi baduzu maila desberdinetako ikastaroak eskaintzen ditugula Mondragon Unibertsitatean.
Kontaktua: Beatriz Laskurain: blaskurain@mondragon.edu
 
 

DASSAULT SYSTÈMES SOFTWAREAREN MUNDUKO LIDERRAK BIKAINTASUN ZIGIILUA EMAN DIO MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOARI

 
Bikaintasun-zentroek industriarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasun digitalen know-howa konbinatzen dituzte eta zigilua lortzen estatuko lehen zentroa izan gara!
Urtero 2.500 ikasle inguru trebatzen ditugu Dassult Systems-en 3DExperience plataformako hainbat softwarretan, industrian oso erabiliak diren tresnak hain zuzen. Gainera, gure ikerlari batzuek software hauen garapen ahokulariak ere badira eta enpresarekin batera bertsio berrien garapenetan parte hartzen dute. Informazio gehiago hemen.  
 

Zure ezagutzak eguneratuta eduki nahi dituzu?
Ezagutu gure eskaintza

Máster de formación permanente en Fabricación Aditiva Industrial
Máster profesional en Soldadura, Robótica e Inspección Digital
Diploma de especialización en Ingeniero internacional de soldadura (IWE / IWT)
Diploma de Experto en Mecanizado aplicado a la Fabricación Avanzada Sostenible
Máster profesional en Dirección de operaciones industriales
Curso de adaptación al grado en Ingeniería Mecánica
 
Twitter
Facebook
Website
 
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPBLO) eta Europako Parlamentuaren eta apirilaren 27ko Kontseiluak emandako 2016/679 Erregelamenduak (EB) (“Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) ezartzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu gure jarduerak hedatzeko eta komunikatzeko zuen datu pertsonalen tratamendurako legitimatuta gaudela. Araudiak ematen dizkizun eskubideak baliatu ditzakezu, edota Datuen Babeserako gure ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, ondorengo helbidean: dpo@mondragon.edu.

En cumplimiento de la Ley Orgánica de Protección de Datos del 13 de diciembre 15/1999, le informamos que sus datos se almacenarán en la base de datos de MONDRAGON UNIBERTSITATEA con el fin de enviarle información comercial. Hemos notificado a la Agencia de Protección de Datos la existencia del fichero y hemos establecido las medidas necesarias para asegurar su confidencialidad.El responsable del fichero es MONDRAGON UNIBERTSITATEA y en cumplimento con la normativa vigente sobre protección de datos de carácter personal, usted podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición; para ello deberá escribir al siguiente correo: dpo@mondragon.edu.

Helbidea/dirección:
Mondragon Unibertsitatea Loramendi,
4. Posta-kutxa 23 Arrasate-Mondragon, Gipuzkoa 20500 Spain
 

Mezu elektroniko hauek nola jasotzen dituzun aldatu nahi duzu?

Zure lehentasunak eguneratu edo zerrenda honen harpidetza kendu dezakezu.

¿Quieres cambiar la forma en la que recibes estos correos electrónicos?

Puedes actualizar tus preferencias

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 ikortabarria@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com