Newsak Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Eskola news 1

2022·01·04

1 zk.

Alumni Buletina - 2022 urtarrila

Kaixo eta Urte Berri On!

Hemen dituzu unibertsitateko azken berriak. Zure interesekoak izatea espero dugu. 
 

Albisteak

Unibertsitatearen ekipamendu teknologikoa enpresen zerbitzura


Azaroa eta abenduan, Deep Dive murgiltze-jardunaldiak antolatu zituzten BDIH eta SPRIk. Hori horrela, enpresek unibertsitateko ekipamendu teknologiko eta berrikuntza-gaitasunak ezagutu ahal izan zituzten ondorengo arlo hauetan: energia elektrikoa eta sare digitalak, gailu medikoak eta osasun digitala, forja eta material berriak. Lankidetza-aukerak zabalik daude, eta gure ateak ere bai!

Silver Economy: irtenbide teknologikoekin ekiteko aukera

2031rako, Euskadiko biztanleriaren %46a 55 urtetik gorakoa izango da. Errealitate horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berriak eskatuko ditu; horregatik, Mondragon Unibertsitateak Silver Economy Ekintzailetasun Teknologikoko Masterra jarri du martxan. Programa hau ingeniaritzako, enpresen kudeaketako eta pertsonen zaintzako profesionalei zuzenduta dago eta guztien artean oinarri teknologikoko negozio-aukera berriak identifikatzea da helburua. Ez al duzu uste hazten ari den sektore horrek ate berriak irekiko dituela etorkizunera begira? 

Fagor Ederlan eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte langile teknikoak birkalifikatzeko

Eskola Politeknikoak neurrira egindako trebakuntza-plan bat diseinatu du Fagor Ederlanentzat, profil akademiko baxuko langileak birkualifikatzeko. 8 hilabeteko programaren helburua da lanpostu txandakatze aukerak areagotzea eta langileen barne promozioa bulatzatzea. Informazio gehiago hemen.

Ibilik Mondragon Unibertsitateko ikasleek diseinatutako botilak merkaturatu ditu

Aurreko ikasturtean, Ibili marka Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen hurrengo katalogoko altzairu herdoilgaitzezko botila berriak diseinatzeko. Elkarlana egin ondoren, ikasleek 65 proposamen aurkeztu zituzten eta enpresak 5 finalista aukeratu zituen. Botilak 60 herrialde baino gehiagotan merkaturatu dira jadanik. Informazio gehiago hemen.
 
Alumni 2022 hitzaldi-zikloa

Mondragon Unibertsitateak hitzaldi ziklo birtual bat antolatu du 2022rako. Laster informazio zehatza bidaliko dugu izena emateko aukerarekin batera. Egon adi!
 
Ezagutu Mondragon Unibertsitateko beste ikasle batzuk

Hurrengo bideo honetan Mondragon Unibertsitateko hiru ikasleren testigantzak jaso ditugu: Gorka Urdin, Eider Uribarru eta Mikel Zabalarenak.
 

Unibertsitateko aldizkariak:



MUniversitas aldizkariaren 49. zenbakia argitaratu dugu. Beste hainbat gairen artean, laster unibertsitateak eskainiko dituen titulazio berriak aurkeztu ditugu, baita Basque Culinary Center-en 10. urteurreneko zehaztasunak ere.
 

Zure ezagutzak eguneratuta eduki nahi dituzu?
Profesionalen Prestakuntzako agenda

Urtarrilaren 21ean hasiko da, modalitate erdi presentzialean
(Urduliz)
 
Industria Enpresetako Eraldaketa Digitalari buruzko Aditu ikastaroa
Otsailaren 9an hasiko da, modalitate erdi presentzialean
(MGEP-Arrasate)
 
Industria Zibersegurtasunean Aditu Ikastaroa
Otsailaren 2an hasiko da, modalitate semipresentzialean
(BBF-Bilbao)
Ekoizpen Zuzendaritzan Masterra
Otsailaren 1ean hasiko da, modalitate presentzialean
(MGEP-Arrasate)
PMP ziurtagiria lortzeko programa
Otsailaren 18an hasiko da, modalitate presentzialean/streaming
(Bilboko Merkataritza Ganbera)
 
Logistika Integralean eta Erosketetan Master Exekutiboa
Otsailaren 25ean hasiko da, modalitate presentzialean
(Bilboko Merkataritza Ganbera)
Baterietan Oinarritutako Energia Biltegiratzeko Sistemei buruzko Mondragon Unibertsitatearen II. Bilera Zientifikoa
Otsailak 16 - Doakoa - Orona Ideo Campusean
(Galarreta, Hernani)
 
 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com