Newsak Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Eskola news 2

2022·04·11

2 zk.

Alumni Buletina - 2022 apirila 

Kaixo!

Hemen dituzu unibertsitateko azken berriak. Zure interesekoak izatea espero dugu. 
Si quieres leer este este mensaje en castellano pincha aquí. 
 

Albisteak

Gurpildun aulki elektriko bat eta itzultzaile daktilologiko bat izan dira 2022ko PBLdayko irabazleak


Elektronika Industrialeko 3.mailako ikasleek altura egokitzen duen gurpildun aulki elektriko bat garatu dute. Altura egokitzeko aukerak onura nabarmenak ekatzen dizkio erabiltzaileari ohetik aulkira edota aulkitik komununerako mugimenduak erraztuz.  

Bigarren saria Informatika Ingeniaritzako 2.mailako ikasleek eskuratu dute itzultzaile daktilologikoaren proiektuarekin. Ikasleek garatutako algoritmo baten bitartez itzuiltzaileak zeinuen hizkuntzatik testura itzultzen du. Soluzio berritzaile honek lenguaia desberdinetan aritzen diren pertsonen arteko komunikazioa bermatu ahalko luke gizartearentzako onura nabarmena sortuaz.  

Ingeniaritzako ikasle bat hartu nahiko zenuke bekadun gisa zure enpresan?

Zure lan taldean ingeniaritzako gradu edo master ikasle bat txertatu nahiko bazenu eskaera egiteko garaian zaude. 

Lana eta ikasketak uztartu ditzake (egunean 4 orduz enpresan) edota ikasketa amaierako proiektua garatu (egunean 8 ordu enpresan). Askotariko gaietarako laguntza izan daiteke: zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria, energia, mekanika, biomedika, diseinua, robotika...Hemen duzu modalitate desberdinen oinarrizko informazioa.

Harremanetarako: aorobengoa@mondragon.edu / 664 29 86 61

Unibertsitateko iritzi artikuluak prentsan 

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan askotasiko gaietako adituak ditugu eta maiztasunez hedabideetan iritzi artikuluak publikatzen dituzte gure irakasle eta ikerlariek. Ale batzuk helarazten ditugu oraingoan:

Silver Economyrentzako Ekintzailetza Teknologikoko Masterreko ikasleak, adinekoen beharrak eta nahiak lehen eskutik ezagutzen 

Silver Economyrentzako ekintzailetza teknologikoko masterreko ikasleak hainbat enpresatan, osasun zentro eta zentro soziosanitariotan murgiltzen ari dira, bertatik bertara ezagutuz adinekoen beharrak eta nahiak, beren produktu eta zerbitzu berriak benetako arazoetara bideratzeko.
 
.EUS domeinuko webgune bat irekitzeko deskontuak ditugu Alumnientzako 

Mondragon Unibertsitateak .EUS Fundazioarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, unibertsitateko Alumni komunitateak %25eko deskontuaz gozatu ahalko du .EUS domeinua irekitzerakoan. Gainera, urte baterako hostinga ere doan eskainiko da eta hainbat hornitzaileren artean aukeratu ahal izango da. 
Informazio gehiago eta zerbitzuaren kontratazioa hemen.
 
Webinarra: Soluzio teknologikoak mendekotasun egoeretarako 

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizitza kaliteta hobetzeko hainbat soluzio teknologiko daude merkatuan eta poliki-poliki gehiago txertatzen ari dira. Mondragon Unibertsitateko adituak Ubikare eta Oroi enpresako ordezkariekin batera gai honen inguruan aritu dira. 
 
Alumni Hitzaldi Zikloen baitan beste bi webinar ere antolatu ziren:

Unibertsitateko aldizkariak:



MUniversitas aldizkariaren 50. alean unibertsitateak jasangarritasunaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan martxan dituen iniziatiben errepasoa egin dugu. 

Fakultateetako aktualitateko albisteak ere jasotzen ditu noski. 

IKERTZEN aldizkariaren 13.alean unibertsitateko ikerketa eta transferentzia proiektuen berri jasotzen da.

Goi Eskola Politeknikoak 5 Ikerbasque ikerlari dauzka bere taldean eta hauei elkarrizketa egin zaie. Horrez gain, fabrikazio aurreratuko ikerketa proiektuak, energiaren ingurukoak, softwareen ingurukoak etab ere jasotzen dira. 
 

Zure ezagutzak eguneratuta eduki nahi dituzu?
Profesionalen Prestakuntzako agenda

Urriaren 10ean hasiko da, modalitate erdi-presentzialean (Bilbo, Bartzelona, Tarragona, Zaragoza)
 
SILVER ECONOMYRENTZAKO EKINTZAILETZA TEKNOLOGIKOKO MASTERRA
Urriaren 17an hasiko da, modalitate erdi-presentzialean 
(Urduliz)

 
FABRIKAZIO GEHIGARRI INDUSTRIALEKO MASTERRA
Irailaren 26n hasiko da, modalitate presentzialean 
(Ordizia)
ZIBERSEGURTASUNEAN MASTERRA
Urriaren 14an hasiko da, modalitate erdi-presentzialean 
(Hernani)
 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com