Newsak Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Eskola news 3

2022·11·09

3 zk.

Alumni Buletina - 2022 urria

Kaixo!

Hemen dituzu unibertsitateko azken berriak. Zure interesekoak izatea espero dugu. 
Si quieres leer este este mensaje en castellano pincha aquí.
 

Albisteak

Webinarra: euskal industriaren erronkak elektromugikortasunaren sektorean 

Mondragon Unibertsitateko adituek, Orona, Ingeteam eta Mubileko ordezkariekin batera, etorkizuneko mugikortasun elektrikoaren oinarri izango den teknologiaren gaia jorratuko dute, online izango den informazio saio batean. 

IZENA EMATEA HEMEN 
 

Ransomware erasoen aurrean kontzientziazioa

Ransomwareko zibererasoen aurrean erabiltzaileak eta enpresetako esku-hartze taldeak kontzientziatzeko eta trebatzeko helburuarekin, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ikastaro gamifikatu bat diseinatzen parte hartu du, modu erraz eta atseginean erabiltzaileei horrelako gertakarien ezaugarriak eta horien aurrean jarduteko modua erakusteko.

Enpresako langile guztien konzientziazioa lantzeko online formatuko ikastaro laburra bat da (30 minutu) eta dagoeneko Euskadiko hainbat enpresatako 900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. 
 
Interesatuta egonez gero, jarri harremanetancursosingenieria@mondragon.edu 
 

Mekanizazio gaietan aritzen den irakale-ikerlari bat Taylor dominarekin saritu dute

 
2021ean Gorka Ortiz de Zarate irakasle eta ikerlariak metodo berri bat proposatu zuen mekanizazio-prozesuetan txirbilaren eta ebaketa-erremintaren arteko marruskadura ezaugarritzeko. Ikerketaren emaitzak aeronautika eta automobilgintza-industriei zuzenduta zeuden eta nazioarteko CIRP ereakundeak Taylor dominarekin saritu du Ortiz de Zarate doktorea (71.ediziotan lehen aldiz saritu dute espainiar estatuko ikerlari bat).
Informazio gehiago hemen
 

Tentsio erdiko laborategi berria ia prest dago, Europa mailan punta-puntakoa izango da!

Siemens Gamesa, Infineon eta SGB-SMIT enpresekin kolaborazioan egokitzen ari gara Arrasateko campuseko laborategi berria. Europar Batasuneko Horizon 2020 proiektu baten barnean kokatzen da eta mundu mailako instalazio aitzindaria izango da (7,4 MVA-erainoko potentziarekin). 
Abenduan lanak bukatzea espero da eta etorkizunean enpresen eskura utziko da beraien ekipoak testeatu ahal izateko. Interesa edukiz gero, jar zaitez unibertsitatearekin harremanetan.
Informazio gehiago hemen
 

50.000€ baino gehiago saritan Enpresa Sortuz ekintzailetza teknologikoko lehiaketan

Oinarri teknologiko eta jasangarriko produktu, zerbitzu eta negozio ideia berritzaileak sustatzen ditu lehiaketa honek eta ikasle zein langile eta ikasle ohiei zuzenduta dago. Zuk baduzu ekintzaile izateko grina? Lan egiten duzun enpresan barne ekintzailetza sustatu nahi duzue? Datorren urteko edizioan parte hartu ahalko duzu! Informazio gehiago: ekintzailetza.mgep@mondragon.edu
Notizia hemen
 

Badator Alumni hitzaldien bigarren edizioa: 2023ko otsailaren 9an, 14an eta 16an.

Gorde datak zure agendan. Aurrerago jasoko duzu informazio zehatzagoa.
 

Orain 25 urte Mondragon Unibertsitatean ikasketak hasi zituzten alumnien testigantzak

 
 

Arrasaten izandako 25. urteurreneko kontzertuen laburpena. Gauaz asko gozatu genuen!

 
 

Zure ezagutzak eguneratuta eduki nahi dituzu?
Profesionalen Prestakuntzako agenda


Urtarrilaren 30ean hasiko da, online modalitatean 
DATA SCIENCEN, INDUSTRIATIK SILVER ECONOMYRA UNIBERTSITATE ADITU MASTERRA

Otsailaren 7an hasiko da, modalitate erdi-presentzialean (Urduliz)
EKOIZPEN ZUZENDARITZAN XXXI. MASTERRA

Urtarrilaren 31an hasiko da, aurrez aurreko modalitatean 
(Arrasate)
PROIEKTUEN KUDEAKETAN UNIBERTSITATE ADITU IKASTAROA

Martxoaren 6an hasiko da, aurrez aurreko modalitatean (Bilbo)
 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com