Newsak Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Eskola news 5

2023·09·07

5 zk.

Alumni Buletina - 2023 apirila

Kaixo!

Hemen dituzu unibertsitateko azken berriak. Zure interesekoak izatea espero dugu. 
Si quieres leer este este mensaje en castellano pincha aquí.
 

Albisteak

Mondragon Unibertsitateak 25 urte bete ditu

Bideo baten laburbildu dugu 25. urteurreneko gala
Otsailaren 24an, Donostiako Kursaal jauregian egindako ekitaldian, Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrena ospatu genuen. Ekitaldiak bildu zituen unibertsitateko lankideak, errektore ohi guztiak eta ordezkari politiko eta sozial ugari. 
 

HIREKIN proiektuko lehen harria ipini dugu

Berrikuntza eta ekintzailetza zentro berri honek oinarri hauek izango ditu: ekintzailetza industrial eta teknologikoa, digitalizazioa eta jasangarritasuna. 6.000 metro karraturekin, industria-espazio handi bat izango du prototipoak, simulazioak eta esperimentuak egiteko ekipamenduz hornituta.
Ekintzaileza teknologiko edo digitaleko proiektu bat duzu esku artean? Zure enpresan berrikuntza teknologikoa sustatzen ari zarete eta kolaboratzaile bila zabiltzate? Jarri harremanetan ekintzailetza.mgep@mondragon.edu helbidearekin eta kontaiguzu. 
Informazio gehiago hemen
 

Lortu 200.000€ zure startap edo ETEarentzako puntako teknologiak garatzeko EARASHI proiektuaren baitan

Europako proiektu honen helburua IAko teknologia berriak, datuak eta robotika hartuko dituen agente-komunitate bat sortzea da, makina-erremintaren ekoizpenaren sektorean aplikatzeko. Hautatutako proposamenek beren maila teknologikoa hobetzeko finantza-laguntza jasoko dute, baita lan-baldintzak hobetzeko laguntza ere, pertsonengan oinarritutako ikuspegi batetik.
 

Ingeniaritzako ikasle bat hartu nahiko zenuke bekadun gisa zure enpresan?

 
Zure lan taldean ingeniaritzako gradu edo master ikasle bat txertatu nahiko bazenu eskaera egiteko garaian zaude. 
Lana eta ikasketak uztartu ditzake (egunean 4 orduz enpresan) edota ikasketa amaierako proiektua garatu (egunean 8 ordu enpresan). Askotariko gaietarako laguntza izan daiteke: zibersegurtasuna, fabrikazio gehigarria, energia, mekanika, biomedika, diseinua, robotika...
Hemen duzu modalitate desberdinen oinarrizko informazioa.
Harremanetarako: aorobengoa@mondragon.edu / 664 29 86 61
 

Bat egin trantsizio ekologikoarekin eta ekonomia zirkularrarekin

Ekonomia zirkularra zer den jakin nahi duten eta egoitza Gipuzkoan duten edozein enpresa, elkarte eta kluster industrialei zuzenduta dago. 
Prestakuntza hauen helburua parte-hartzaileak gaitzea da, trantsizio ekologikoak eta ekonomia zirkularrak bere erakundeetan eskaintzen dituzten aukerak atzeman, aprobetxatu eta praktikan jartzea da, modu honetan, beraien erakundeetan ekonomia zirkularreko estrategiak integratzeko. 
Informazio gehiago hemen
 

Ezagutu Automobilgintzako Zibersegurtasuneko ONLINE eskaintza berria!


UNECE/R155 IBILGAILUENTZAKO ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA
IBILGAILU FLOTEN ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA
 

Profesionalei zuzendutako doako ikastaroak eskainiko dira uztailera arte

Materia konkretu batean interesaturik zaude eta orain arte ez duzu honetan sakontzeko aukerarik izan? Zenbait nozio jasota zure lana modu eraginkorrago batean burutu ahal izango duzula uste duzu? Aprobetxatu ezazu aukera teknikoki prestatu eta egunean jartzeko!
Informazio gehiago hemen
 

Hidrogeno Teknologien Unibertsitate Arteko Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Masterra urriak 20 hasiko da. Deialdi berrirako izen-emate epea zabalik dago.
Inskribatu zaitez INFORMAZIO SAIORA, maiatzak 23 18:30tatik 19:30tara (online)
 

Zure ezagutzak eguneratuta eduki nahi dituzu?
Profesionalen Prestakuntzako agenda

HIDROGENO TEKNOLOGIEN UNIBERTSITATE ARTEKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO MASTERRA
ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO MASTERRA ZIBERSEGURTASUNEAN
OSASUN ADIMEN ARTIFIZIALA ETA SILVER ECONOMY ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO MASTERRA
SILVER ECONOMYRENTZAKO EKINTZAILETZA TEKNOLOGIKOKO MASTERRA
FABRIKAZIO GEHIAGARRI INDUSTRIALEKO MASTER PROFESIONALA
EKOIZPEN ZUZENDARITZAN XXXI. MASTER PROFESIONALA
 
 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 garana@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com