Newsak Humanitate eta Hezkuntza Zientziak
Huhezi news 1
01. buletina / 2021eko negua Zorionak eta urte berri on! Oier Abarrategi Altuna Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailako ikaslearen lana baliatu nahi dugu zorionak eta 2022 urte berri ona opatzeko! Argitalpenak profesionalen eskura Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean hezkuntza eta kooperatibismoari buruzko hainbat argitalpen egin ditugu, denak daude eskura. Hau da azkenaldian argitaratutakoen zerrenda: HEZKUNTZA
KOOPERATIBISMOA
Ezagutzen duzu Dorleta eraikin berria?
Pasa den ikasturtean inauguratu genuen hezkuntzaren erronkei erantzuteko diseinatutako plataforma izango da Dorleta eraikina. Prozesu parte-hartzaile baten ondorio da erakin berritua eta nazioarteko hainbat arkitektura sari jaso ditu dagoeneko, tartean, BEAU 2021 arkitektura saria.
Berriak Ikus-entzunezko Komunikazio graduan
Batetik, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduak DUAL zigilua lortu du eta ikasleek enpresa eta unibertsitateako esperientziak partekatuko dituzte.
Bestetik, bukatu dira platoko eraberritze lanak, dagoeneko punta-puntako baliabideak erabiltzen ari dira ikasleak.
‘MUniveristas’ aldizkariko azken zenbakia
Kaleratu dugu 49. MUniversitas aldizkariko zenbakia. Beste gai askoren artean, bertan jorratu ditugu unibertsitateak eskainiko dituen titulazio berriak eta Basque Culinary Center-en 10. urteurrena.
Hiru Alumnien testigantzak jaso ditugu hurrengo bideoan: Gorka Urdin, Eider Uribarri eta Mikel Zabala.
Ikasle ohiek azaldu digute zeintzuk diren Alumni izatearen abantailak eta unibertsitateak zein ekarpen egin dien gaur egun dauden lanpostuetara iristeko bidean.
IKASTAROAK
Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa Online
Harremanetarako idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 600 022 720
Elkarrekin bizitzen ikasi: funtzio eta genero aniztasun testuinguruetan errazteko gakoak Erdi-presentziala
Harremanetarako idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 600 022 720
Gure helbide elektronikoa:
|
Galderarik baduzu...
Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center
Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian