News-ak Enpresagintza

Atzealdea

Titulo New Alumni EU

2026·07·03

11 zk.

View this email in your browser
Alumni Buletina - 2026ko Uztaila

Kaixo!


Enpresagintza Fakultatetik Alumni elkarteko news berri bat bidaltzen dizugu. Zure gustukoa izango dela espero dugu. Hemen izango dituzu eskura aktualitatea, ekintzak, jardunaldiak eta elkartearen gaineko informazioa. 

Berriak

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea ekintzailetzako munduko erreferente gisa finkatu da: liderra unibertsitate-giroan eta bokazio kolektiboan

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea ekintzailetzako munduko erreferente gisa finkatu da: liderra unibertsitate-giroan eta bokazio kolektiboan.

GUESSS 23/24 nazioarteko txostenaren emaitzek Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea estatuko eta Europako batezbestekoen gainetik kokatzen dute ekintzailetza-asmoari dagokionez, eta bere ekosistema proiektu berriak jaiotzeko baloraziorik onena duen gisa hartzen dute

Informazio gehiago
 

Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, 2009an masterra bultzatu zutenek, atzo egin zuten MBA Executive masterraren hamaseigarren edizioaren amaiera-ekitaldia.

Ekintza 18:00etan hasi zen, Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko lehendakariaren eskutik. Ondoren, Txema Muñoz Grupo Campezoko gerenteak hitzaldia eman zuen (2026an Gipuzkoako Enpresa saria jaso zuen enpresakoak), eta, segidan, diplomak banatu zitzaizkien programaren edizio hau arrakastaz amaitu duten ikasleei. 

Informazio gehiago 
 

LEINNeko ekintzaileek sortutako Vidext enpresa Espainiako 2026ko 100 ideia onenen artean aitortuta izan da adimen artifizialaren bidez hezkuntza inklusiboagoa sustatzeagatik

Jon Enríquezek eta Beñat Arrizabalagak, LEINN graduko ekintzaileek, sortutako Vidext startupa El Mundo egunkariaren "2026ko 100 Ideia Onenak" sailkapenean aukeratu dute. Urtero egiten den zerrenda honek Estatuan garatutako ekimen berritzaileenak aitortzen ditu

Informazio gehiago.
 

Alumni komunitatearentzat!

 
 

Azken alea eskuragarri dago jada! Eman iezaiozu begirada bat!

Bestalde, aurten ospakizun berezia dugu:
MUniversitas aldizkariak 20 urte bete ditu.
Bi hamarkadatan zehar, gure komunitateko istorioak, ideiak eta proiektuak bildu eta partekatu ditu.
Website
Twitter
Facebook
Instagram
LinkedIn
YouTube
Flickr
 
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoak (LOPDGDD) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (EB) (“Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorra” edo “RGPD”) xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak tratatzeko legitimatuta gaudela, gure jarduerak jakinarazteko eta zabaltzeko. Araudiak ematen dizkizun eskubideez baliatu zaitezke, bai eta Datuen Babeserako dugun Ordezkariarekin harremanetan jarri ere, hona idatzita: dpo@mondragon.edu

Mezu elektroniko hauek nola jasotzen dituzun aldatu nahi duzu?
Zure lehentasunak eguneratu edo zerrenda honen harpidetza kendu dezakezu.



 

Galderarik baduzu...

 alumni@mondragon.edu

Goi Eskola Politeknikoa

 Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa

 T. +34 943 794 700

 hlegorburu@mondragon.edu

 

Enpresagintza Fakultatea 

 Ibarra Zelaia 2, 20560 Oñati

 T. +34 943 718 009

 aaizpurug@mondragon.edu

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza

 T. +34 943 714 157

 ikortabarria@mondragon.edu

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center

 Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian

 T. +34 619 71 83 75

 alumni@bculinary.com