Mondragon Team Academyk #SocialFactory programa jarri du abian! Nahiz eta gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak historia luzea duten Euskadin eta munduan, egia esan, kooperatibismoaren ereduak eta potentzialtasunak ikusgaitasun txikia dute herritarren artean, oro har, eta gazteen artean, bereziki. Horrek guztiak zaildu egiten du talentu gaztea erakartzea eta belaunaldi-erreleboa bermatzea. Gainera, gizarte-ekonomiako ekintzailetzarako prestakuntza-prozesu integratuak falta dira unibertsitate-inguruneetan. Horregatik, Mondragon Team Academyk (MTAk) #SocialFactory programa sortu du, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako programa. Esan beharra dago MTA gizarte-ekonomiako hiru enpresa inkubatzen ari dela dagoeneko, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduaren bidez informazio gehiago . |