Kirol zerbitzua
Jarraitu kirola egiten Mondragon Unibertsitateko ikasleen baldintza berberetan.
Orain Alumni Mondragon Unibertsitateko kide zarela, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak ikasturtean zehar ikasleentzat antolatzen dituen jardueren onuradun izaten jarraitu dezakezu, kolektibo horretan bat gehiago izango bazina bezala.
Hona hemen zein jardueratan parte hartu ahal izango duzun:
- Ikastaroak eta irteerak
- Erritmo ikastaroak: dantza mota ezberdinetako saioak
- Gorputza eta arima: yoga,...
- Mendi jarduerak: mendi irteerak, eskalada ikastaroak...
- Elurretako jarduerak: Eski irteerak
- Uretako jarduerak: surf-a, piraguismoa...
- Bestelako jarduerak: karting, izotz-pista...
- Jarduerak zure kabuz
- Kirol zerbitzuko materiala doan erabili ahal izango duzu.
- Strava Erronkak
- Bestelako proposamenak
- Kirol-ekitaldietara prezio berezietan joateko aukera: Baskonia, Eibar, Real Sociedad...
- Aste tematikoetan antolatutako ekitalditetan parte hartzeko aukera.
Jarduera horiei buruzko informazio eguneratua Kirol Zerbitzuaren webgunean eskuratu dezakezu eta bertatik, zure izen-emateak gauzatu ahal izango dituzu.
Gainera, aldizka zure helbide elektronikoan, ikasturtearen edo hiruhilekoaren programazioari buruzko informazioa jasoko duzu.
Oraindik Kirol Zerbitzuari buruzko informaziorik jasotzen ez baduzu, sartu alumni inprimakian jarraian aurkituko duzun botoiaren bidez, eta klikatu dagokion atalean bidalketa horiek aktibatzeko.
Galderarik baduzu...
Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi Kalea, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Dorleta s/n, 20540 Eskoriatza
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center
Paser Juan Avelino Barriola 101, 20099 Donostia - San Sebastian